2022ko Ukrainako inbasioko ume-bahiketen salaketak
2022an Errusiako Ukrainako inbasioaren testuinguruan, errusiar umeen deportazioa salatu dute, baita ukrainar ume horien behartutako adopzioa ere. Hau, hala balitz eta nazioarteko legediaren arabera –besteak beste, 1948ko Genozidio Konbentzioa– genozidio-delitu bat litzateke; izan ere, UNICEFek orain arte ezin izan ditu salaketak modu independentean egiaztatu.[1]
Errusiak dio zibilak Errusiara ebakuatzen dituela, ez indarrez deportatzen; hala ere, urte bereko maiatzaren 30ean, Vladimir Putinek dekretu bat sinatu zuen ukrainar umezurtztzat jotzen ziren horien adopzioa errazteko.[2]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiara behartutako deportazioen lehen informazioak martxo-erdialde inguruan agertu ziren, Mariupolgo setioaren testuinguruan.[3] Hala, martxoaren 22rako, Ukraina eta AEBetako agintariek adierazi zuten 2,300 haur baino gehiago "bahitu" zituztela Donetsk eta Luhansken kokaturiko indar errusiarrek.[4][5]
Ikuspegi orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montrealgo Raoul Wallenberg Giza Eskubideen Zentroak eta Washingtongo New Lines Institutuak egindako txosten baten arabera, "arrazoiak daude ondorioztatzeko" Errusiak 1948ko Genozidioaren Hitzarmeneko bi artikulu urratzen dituela; horien artean, Ukrainako umeak indarrez Errusiara bidaltze; berez, ekintza genozida dena.[6]
Maiatzaren 30ean, Vladimir Putinek Ukrainako umezurtz edo guraso-zaintzarik ez zutenei errusiar herritartasuna emateko prozesua erraztu zuen, sinatu zuen dekretu baten bidez.[2][7]
Apirilaren 11rako, Ukrainako 7.5 milioi haurren bi herenak lekualdatuta zeuden jada, NBEko Ukrainako Giza Eskubideen komisarioaren arabera, Lyudmila Denysova.[1] Serhiy Kyslytsya-ren arabera, bestalde, NBEko Ukrainako enbaxadorea, momentu hartara arte 120,000 haur baino gehiago Errusiara deportatuak izan zirela adierazi zuen.[1][8] Maiatzaren 26an, deportatu-zenbakia 238,000 ume ukrainar baino gehiagora emendatu zuten.[7]
Ukrainak ekainaren hasierako OSCEren bilera batean planteatu zuen gaia, non Jevhenii Tsymbaliuk-ek Ukrainako misio-buruak indarrez adoptatutako ume ukrainar baten mezua aipatu zuen.[9]
Ukrainska Pravdaren arabera, Errusiak 267 umezurtz eraman ditu Mariupoletik (Ukraina) Rostovera (Errusia), bertan errusiar herritar bihurtzeko, Maria Lvova-Belovak gainbegiratuta. Halaber, Errusiako agintariek umezurtzak bilatu eta bildu zituztela jakinarazi zen ere, helmuga ezezagun batera eramateko helburuarekin.[10]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainako agintariek Putinen dekretua "Ukrainako lurraldetik umeen bahiketa legeztatzeko" bide bat dela aldarrikatu zuten. Adierazi zutenez, dekretu hark 1949ko Genevako Hitzarmena, Gerra-Garaian Pertsona Zibilak Babesteari buruzkoa, zein 1989ko NBEren Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak "larriki urratzen" zituztela adierazi zuten.[7]
Ukrainako Atzerri Ministerioak ohar batetan esan zuenez, "Ukrainiako goi-mailako funtzionarioek eta militar errusiarrek haurren aurkako nazioarteko krimen larrienak ikertuko dituzte, eta egileak epaituko dituzte. Errusiak ezin izango du erantzukizunik zorrotzena saihestu."[7]
UNICEFeko Larrialdi Programetako zuzendari den Manuel Fontaine-k CBS Newsi esan zionez, UNICEF "[ekintza] hor[i]en jarraipena" egiten ari da, bai eta "nola lagundu dezakegun aztertzen ari da", nahiz eta momentuz ikertze-gaitasunik ez dutela adierazi.[1]
Timothy D. Snyder genozidioaren ikertzaileak adierazi zuenez, "haurrak en masse bahitzea eta atzerriko kultura batean asimilatzuak izatea bilatzea genozidioa da 1948ko Genozidioaren Hitzarmenaren 2. artikuluaren E atalaren arabera".[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Falk, Pamela. (11 April 2022). Almost two-thirds of Ukraine's 7.5 million children have been displaced in six weeks of war, U.N. says. CBS News.
- ↑ a b Dawson, Bethany. (9 April 2022). Russia to fast-track adoptions of Ukrainian children 'forcibly deported' after their parents were killed by Putin's troops, authorities say. Business Insider.
- ↑ Mark, Michelle. (20 March 2022). Thousands of residents in a besieged Ukrainian city were 'forcibly' taken to Russia, Mariupol city officials say. Business Insider.
- ↑ Sullivan, Rory. (22 March 2022). More than 2,300 children ‘kidnapped’ by Russian forces, says Ukraine. Independent.
- ↑ Cohen, Rebecca. (22 March 2022). US Embassy accuses Russia of kidnapping children amid reports it's deporting thousands of Ukrainians by force. Insider.
- ↑ Borger, Julian. (27 May 2022). Russia is guilty of inciting genocide in Ukraine, expert report concludes. Guardian.
- ↑ a b c d Putin’s decree "legalizes" abduction of children from Ukraine - MFA. Ukrinform 31 May 2022.
- ↑ Ochab, Ewelina U.. (10 April 2022). Ukrainian Children Forcibly Transferred And Subjected To Illegal Adoptions. Forbes.
- ↑ Ukraine at OSCE talks about abduction of children by Russians. Ukrinform 2 June 2022.
- ↑ Zagorodnyi, Mykhailo. (31 May 2022). Invaders deport children from Mariupol and Volnovakha to Rostov Oblast, Russia: they want to turn them into Russian citizens. Ukrainska Pravda.
- ↑ Timothy D. Snyder on Twitter, 1 June 2022. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]